Oñatin bukatuko da lehen itzulia, ostiralean
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea lehen mugarrira heldu da: ostiralean, maiatzaren 17an bukatuko da lehen itzulia, Oñatin. Saioa bukatzearekin bat, bigarren itzulian abestuko duten bertsolariak ezagutuko ditugu.
Oñatin bertsolari hauek ariko dira:
- Aimar Sorazu Roteta
- Andoni Rekondo Izagirre
- June Aiestaran Iparragirre
- Lierni Rekondo Villaron
- Maddi Aiestaran Iparragirre
- Maide Garmendia Jauregi
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da. Epaileak, ostera, hauek: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Esan bezala, saio honek amaiera emango dio lehen itzuliari, eta bertan ezagutuko ditugu bigarren itzulian abestuko duten 48 bertsolarien izenak. Maiatzaren 25ean emango dugu hasiera bigarren fase horri, Antzuolako eta Pasaiako saioekin. Bertsosarrerak.eus atarian daude sarrerak eskuragai.