Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Andoni Rekondok irabazi du Oñatin eta osatu da bigarren itzulia

2024/05/17
Gaur jokatu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzulia, Oñatin, eta osatu da bigarren itzulira sailkatukoen zerrenda. Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da gaurko saioan, 346 punturekin.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa pauso bat hurbilago dago: gaur jokatu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzuliko azken saioa, Oñatin. Gaurko saioa Andoni Rekondo Izagirrek irabazi du, 346 punturekin. Honela geratu da sailkapena:

Gai-jartzaile Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaileak, ostera, hauek:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da. 

Saioa amaituta, bi taldeen sailkapena osatu da. Honela geratu dira sailkatuak:

A multzoa: 

Arnaitz Lasarte Santa kruzek uko egin dio parte-hartzeari, eta, beraz, hurrengoak hartuko du parte multzo honetan.

B multzoko sailkatuak, aldiz, hauek dira:

Bigarren itzuliko lehen saioak datorren asteburuan jokatuko dira, maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian, eta hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Alegian eta Usurbil. Saioetan abestuko duten bertsolariak Saioak atalean daude ikusgai. Eta sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.