Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar izan dira nagusi Antzuolan eta Pasaian
Gipuzkoa Bertsotanen bigarren itzulia hasi da gaur, Antzuolako eta Pasaiako saioekin. Bi saioak 17:00etan hasi dira.
A multzoko saioan, Antzuolan, Oihana Arana Cardenal nagusitu da, 353,5 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Oihana Arana Cardenal ------------------------- 353,5
- Manex Mujika Amunarriz --------------------- 329,5
- Beñat Iguaran Amondarain ------------------ 321
- Haizea Arana Cardenal ------------------------ 305,5
- Manex Astigarraga Bergara ----------------- 291
- Emaitz Murua Arzallus ------------------------ 288,5
Gai-jartzen Olatz Zuazubiskar ibili da.
Epaitzen, ostera, hauek: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia.
B multzoko saioa, Pasaiakoa, Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du, 340 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Ane Zuazubiskar Iñarra --------------------- 340
- Unai Izagirre Etxeberria --------------------- 324
- Andoni Mujika Izagirre ---------------------- 320,5
- Gorka Maiz Alustiza -------------------------- 309,5
- German Urteaga Garmendia ------------- 309
- Antton Fernandez Lasa --------------------- 297
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ibili da.
Epaitzen, ostera, hauek: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.
Bihar dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Alegian eta Usurbilen. Alegian sarrerak agortuta daude, baina Usurbilerako oraindik gelditzen da sarrerarik bertsosarrerak.eus atarian.