Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Astigarraga nagusi izan da Mutrikun, eta Beñat Jauregi Anoetan

2024/05/10
Mutrikuko saioarekin, A multzoak bukatu du lehen fasea: gaur ezagutu ditugu sailkatuak. Behin betiko sailkatu zerrenda Oñatin ezagutuko dugu, datorren astean.

Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio jokatu dira gaur: Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko lehen itzuliko azkena izan da: beraz, saioa bukatzearekin batera, multzo horretatik bigarren itzulira sailkatuko diren 23 bertsolarien izenak ezagutu ditugu. Saioa Manex Astigarraga Bergarak irabazi du, 321,5 punturekin. Honela geratu da sailkapena: 

Gai-jartzailea Maddi Labaka Mayoz izan da. Epaileak Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz izan dira. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.

Mutrikuko saioa amaituta, A multzoko bertsolari hauek sailkatu dira bigarren itzulira:

B multzoko saioan, Anoetan, Beñat Jauregi Etxeberria nagusitu da 311 punturekin. Bertsolari bat gutxiagorekin jokatu da Anoetako saioa, Kepa Isasi Salaberriak ezin izan baitu bertaratu saiora. Horrela, bada, honela geratu da bost bertsolarien sailkapena: 

Gai-jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, ostera, Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

B multzotik sailkatzen diren bertsolariak, eta behin betiko zerrenda datorren astean ezagutuko ditugu, maiatzaren 17an, Oñatiko saioa bukatzean. Saio horretarako sarrerak daude salgai oraindik, bertsosarrerak.eus atarian.