Libe Goenagak irabazi du Eskoriatzako saioa
Gaur hasi da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzako saioarekin. Areto bete-beteari aritu dira bertsotan bertsolariak. Libe Goenaga Arrietak irabazi du saioa, 330 punturekin. Honela geratu da puntuazioa:
Libe Goenaga Arrieta ------------------ 330
Peru Aiartza Carajaville --------------- 316,5
Emaitz Murua Arzallus ---------------- 312,5
Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga ---- 302,5
Antton Fernandez Lasa ---------------- 299,5
Asier Ibarguren Amondarain -------- 297,5
Jon Mata Etxaniz ------------------------- 269
Joar Garate Rueda ----------------------- 258
Epaile lanetan Epaile lanetan, ostera, hauek aritu dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Oier Iurramendi Etxeberria izan dira.
Bihar izango dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Zestoa A multzoan eta Gabiria B multzoan. Bi saioetako sarrerak agortuta daude, eta, beraz, ez dugu txarteldegirik zabalduko.