Aner Peritzek eta Odei Lopezek irabazi dituzte Idiazabalgo eta Getariako saioak
Gipuzkoa Bertsotan bere hirugarren astean da dagoeneko. Gaurko bi saioekin, Idiazabalen eta Getarian, bederatzi saio jokatu dira dagoeneko. Bi saioak aldi berean jokatu dira.
A multzoko saioa Idiazabalen izan da, herriko Guraso Elkartean. Saioan puntu gehien Aner Peritz Manterola Euzkitzek bildu ditu: 332. Honela geratu da sailkapena:
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze ----------------- 332
- Eli Pagola Apezetxea ---------------------------------- 323
- Oier Etxeberria Zubimendi -------------------------- 318,5
- Mikel Iturriotz Etxaniz --------------------------------- 315,5
- Endika Igarzabal Murua ------------------------------ 301,5
- Igauri Lopetegi Amostegi --------------------------- 283
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ibili da. Epaileak, ostera, hauek izan dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
B multzoko saioa Getarian izan da, Iturzaeta aretoan. Odei Lopez Larraurik irabazi du saioa, 307 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Odei Lopez Larrauri ------------------------ 307
- Oier Aizpurua Olaizola -------------------- 304
- Urko Arregi Markuleta -------------------- 300
- Ekain Tolaretxipi Errazti ------------------ 288,5
- Txomin Azpiroz De Pedro -------------- 274,5
- Jon Altuna Arteaga ----------------------- 241,5
Gai-jartzailea Uxune Areizaga Aranberri izan da. Epaileak hauexek: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Eta idazkaria Oier Iurramendi Etxeberria .
Bihar jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko azken saioa izango da lehen itzulian, eta, beraz, bihar jakingo dugu nortzuk sailkatuko diren talde horretatik bigarren itzulira. B multzokoak datorren astean ezagutuko ditugu.