Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa Bertsotaneko talde teknikoak ezagutu nahi?

2024/04/17
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da. Bertsolariak dagoeneko ezagutzen dituzue, baina gai-jartzaileak eta epaileak ere badira txapelketaren parte. Beren lana ezinbestekoa da txapelketak aurrera egin dezan.

Datorren hastean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, apirilaren 25ean Eskoriatzan. Dagoeneko hasiak dira kartelak zabaltzen eta sarrerak saltzen: bertsolariak prest daude. Bertsolariez gain, ordea, badago txapelketara begira lanik egin behar izan duenik ere: gai-jartzaile eta epaile taldeak ere prest daude.

Epaileek eta gai-jartzaileek ere egin behar izan dituzte prestaketa lanak txapelketara heldu aurretik. Beraien lana, ordea, ez da hain agerikoa; ezkutuan geratzeko joera du. Hementxe dituzue, beraz, txapelketan gai-jartzen eta epailetzan arituko diren kideak (Gipuzkoa Bertsotaneko webgune honetan ere aurkituko duzue beraien informazioa):

 

Gai-jartzaileak Epaileak
Aizpea Garmendia Iartza Amaia Otxotorena Gamio
Ane Ezenarro Beristain Bakarne Urreaga Etxeberria
Asier Iriondo Eguren Eneritz Azkue Basurko
Haritz Alberdi Alberdi Estitxu Agirre Agirre
Iban Narbaiza Cevidanes Iñigo Legorburu Arregi
Igotz Alkorta Irastortza Ion Martinez Ugarteburu
Iker Iriarte Iribar Jon Diaz de Mendibil
Imanol Artola Arretxe "Felix" Karlos Ibarguren Olalde
Ion Zaldua Brit Leire Beloki Lizarralde
Irati Agirreazaldegi Garzia Maite Sukia Olano
Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri Mikel Lersundi Ayestaran
Maddi Labaka Mayoz Mikel Urteaga Azkue
Olatz Zuazubiskar Iñarra Oihana Aranguren Etxaniz
Saroi Jauregi Aiestaran Unai Muniain Caballero
Unai Elizasu Lertxundi Zigor Leunda Eizmendi
Uxune Areizaga Aranberri

Taldeok urte osoan aritzen dira trebakuntza lanak egiten. Beraiekin bat egin eta taldeotako batean parte hartu nahiko bazenu, idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera, eta beraiekin harremanetan jarriko zaitugu.

 

2019ko Gipuzkoa Bertsotaneko Altzoko saioa. Xenpelar Dokumentazio Zentroa