Badator Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren astea
Gipuzkoa Bertsotaneko lehen astea bukatuta, bigarrena saioz betea dator. Altzon eta Zaldibian izango dira asteko lehen saioak, ostegunean; Orion eta Legorretan hurrengo egunean, ostiralean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai: Zaldibiako saiorako eta Oriokorako sarrerak geratzen dira oraindik. Azken honetan, Orion, aforoa handitu dugu, aurretik sarrera guztiak agortu zirelako. Beraz, sarrerarik nahi baduzue, ibili bizkor!
Bertsolari hauek ariko dira saioetan:
- Danel Olano Eizagirre
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Iker Ormazabal Ojeda
- Jon Gurrutxaga Urbieta
- Manex Mujika Amunarriz
- Mikel Etxezarreta Lasa
Gai-jartzailea: Olatz Zuazubiskar
- Aitor Salegi Martija
- Ander Zulaika Elola
- Antton Aizpurua Aldape
- Irati Arakistain Mendizabal
- Manu Goiogana Bengoetxea
- Uxue Alkorta Iturbe
Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Aiestaran
- Ane Beloki Lopez
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Arnaitz Lasarte Santa Kruz
- Axier Bergaretxe Gezala
- Beñat Iguaran Amondarain
- Martin Berrizbeitia Zugazagasti
Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain
- Ane Zuazubiskar Iñarra
- Beñat Zeberio Mateos
- Gorka Maiz Alustiza
- Maialen Akizu Bidegain
- Naia Arrizabalaga Arrieta
- Unai Izagirre Etxeberria
Gai-jartzailea: Imanol Artola Arretxe "Felix"
Altzon eta Orion hauek izango dira epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibiliko da. Zaldibian eta Legorretan, aldiz, hauek izango dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.