Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken asteburua du Gipuzkoa Bertsotanek

2024/05/29
Hamasei saio jokatu eta gero, azken lauak izango dira asteburu honetan: Ataunen eta Elgetan larunbatean, eta Soraluzen eta Hernanin igandean. Azken saioak bukatzean ezagutuko dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatuko direnen zerrenda.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea bukaerara iritsiko da asteon. Azken lau saioak jokatuko dira larunbatean eta igandean, eta, behin saioak bukatuta, sailkatuen zerrenda ezagutuko dugu. Hauek izango dira saioak eta bertsolariak:

Ekainak 1, Ataun:

Gai-jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri

Ekainak 1, Elgeta:

Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain

Ekainak 2, Soraluze

Gai-jartzailea: Haritz Alberdi Alberdi

Ekainak 2, Hernani:

Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz

Epaile lanetan, Ataunen eta Soraluzen,  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero ibiliko dira. Elgetan eta Hernanin, ostera, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanak, Elgetan eta Soraluzen,  Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu. Ataunen eta Hernanin, aldiz, Oier Iurramendi Etxeberriak.

Soraluzeko eta Hernaniko saioa bukatzean ezagutuko dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatutako 34 bertsolarien zerrenda. Webgune honetan izango duzue zerrenda osoa. Bestalde, saioetarako sarrerarik eskuratu nahiko bazenute, eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.