Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aner Peritzek irabazi du Ataungo saioa, eta Andoni Rekondok Elgetakoa

2024/06/01
Gipuzkoa Bertsotaneko azken aurreko bi saioak jokatu dira gaur Ataunen eta Elgetan. Ataunen Aner Peritz Manterola Euzkitzek irabazi du, 342 punturekin; Elgetan, aldiz, Andoni Rekondo Izagirrek, 332rekin.

Gipuzkoa Bertsotanen azken asteburua hasi da gaur. Ataungo Herri Antzokia eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izan dira sailkapen faseko azken aurreko geldialdiak. Bi saioak 17:00etan hasi dira.

Ataungo saioa, A multzokoa, Aner Peritz Manterola Euzkitzek irabazi du: 342 puntu eskuratu ditu. Honela geratu da sailkapena: 

Gai jartzen Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri ibili da. 

Epaitzen, ostera,  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari Oier Iurramendi Etxeberria izan da.

Andoni Rekondo

Elgetako saioan, B multzokoan, Andoni Rekondo Izagirrek bildu ditu puntu gehien: 332. Honela geratu da sailkapena:

Gai-jartzaile Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaitzen Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz ibili dira, eta idazkari lanetan  Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Bihar jokatuko dira sailkapen faseko azken bi saioak, Soraluzen eta Hernanin. Saioak bukatzearekin batera, udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda ezagutuko dugu. Saiootako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.