Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ari da osatzen lehen fasea

2024/05/07
Gipuzkoa Bertsotaneko beste lau saio ditugu asteon: Idiazabal eta Getarian ostegunean, eta Mutrikun eta Anoetan ostiralean. Datorren astean, Oñatiko saioarekin, bukatuko da sailkapen faseko lehen itzulia eta ezagutuko ditugu bigarren fasera sailkatuak.

Gipuzkoa Bertsotan aurrera doa. Dagoeneko zazpi saio jokatu dira sailkapen fasean, eta lehen itzulia bukatzeko aste honetako lau saioak eta datorren asteko Oñatikoa baino ez dira falta. Hain zuzen ere, aste honetan beste lau saio jokatuko dira, ostegun eta ostiralean bina saio: Idiazabalen eta Getarian egingo du lehen geldialdia txapelketak, eta Mutrikun eta Anoetan bigarrena. 

Bertsolari hauek ariko dira saioetan:

Maiatzak 9, Idiazabal:

Gai-jartzailea: Aizpea Garmendia Iartza

Maiatzak 9, Getaria:

Gai-jartzailea: Uxune Areizaga Aranberri

Maiatzak 10, Mutriku:

Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz

Maiatzak 10, Anoeta:

Gai-jartzailea: Igotz Alkorta Irastortza

Idiazabalen eta Mutrikun hauek izango dira epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibiliko da. Getarian eta Anoetan, aldiz, hauek izango dira:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Beste lau saio jokatuko dira asteon.