Ari da osatzen lehen fasea
Gipuzkoa Bertsotan aurrera doa. Dagoeneko zazpi saio jokatu dira sailkapen fasean, eta lehen itzulia bukatzeko aste honetako lau saioak eta datorren asteko Oñatikoa baino ez dira falta. Hain zuzen ere, aste honetan beste lau saio jokatuko dira, ostegun eta ostiralean bina saio: Idiazabalen eta Getarian egingo du lehen geldialdia txapelketak, eta Mutrikun eta Anoetan bigarrena.
Bertsolari hauek ariko dira saioetan:
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Eli Pagola Apezetxea
- Endika Igarzabal Murua
- Igauri Lopetegi Amostegi
- Mikel Iturriotz Etxaniz
- Oier Etxeberria Zubimendi
Gai-jartzailea: Aizpea Garmendia Iartza
- Ekain Tolaretxipi Errazti
- Jon Altuna Arteaga
- Odei Lopez Larrauri
- Oier Aizpurua Olaizola
- Txomin Azpiroz De Pedro
- Urko Arregi Markuleta
Gai-jartzailea: Uxune Areizaga Aranberri
- Ane Peñagarikano Leiva
- Izarne Zelaia Arratibel
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Jon Mendiluze Mujika
- Josu Ibarguren Elosegi
- Manex Astigarraga Bergara
Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz
- Beñat Jauregi Etxeberria
- German Urteaga Garmendia
- Jon Luzuriaga Iurramendi
- Julene Iturbe Epelde
- Kepa Isasi Salaberria
- Markel Eizagirre Beloki
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta Irastortza
Idiazabalen eta Mutrikun hauek izango dira epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibiliko da. Getarian eta Anoetan, aldiz, hauek izango dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.