Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Antzuolan eta Pasaian hasiko da bigarren itzulia

2024/05/22
48 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulirako. Lehen asteburuan lau saio jokatuko dira: Antzuolan eta Pasaian larunbatean, eta Alegian eta Usurbilen igandean.

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulia heldu da. Lehen itzulitik sailkatutako 48 bertsolari ariko dira bigarren fase honetan. Bigarren itzuliko lehen lau saioak asteburu honetan jokatuko dira. Hauexek izango dira saioak:

Maiatzak 25, Antzuola:

Gai-jartzailea: Olatz Zuazubiskar

Maiatzak 25, Pasaia:

Gai-jartzailea: Iban Narbaiza Cevidanes

Maiatzak 26, Alegia:

Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Aiestaran

Maiatzak 26, Usurbil:

Gai-jartzailea: Ion Zaldua Brit

Antzuola eta Alegiako epaileak hauek izango dira:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Pasaia eta Usurbilen, aldiz, hauek ibiliko dira epaitzen: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Antzuolan eta Alegian Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da idazkaria. Eta Pasaian eta Usurbilen Oier Iurramendi Etxeberria

Saioetarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; Alegiako saioak, ordea, agortu dira dagoeneko.