Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi nagusi Altzon eta Zaldibian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bigarren astean gaude. Gaur bigarren asteko lehen bi saioak jokatu dira: Altzon eta Zaldibian. Bi saioak 19:00etan hasi dira.
A multzoko saioa Altzon jokatu da, Batzarremuño eraikinean. Saioko irabazlea Jon Gurrutxaga Urbieta izan da, 332punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Jon Gurrutxaga Urbieta ----------- 332
- Eneritz Artetxe Eizagirre ---------- 327
- Iker Ormazabal Ojeda -------------- 314
- Manex Mujika Amunarriz -------- 308
- Mikel Etxezarreta Lasa ------------ 296,5
- Danel Olano Eizagirre -------------- 295
Gai-jartzaile lanetan Olatz Zuazubiskar aritu da.
Epaitzen, ostera, hauek aritu dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.
B multzoko saioa Zaldibian jokatu da, Herri Antzokian. Aitor Salegi Martijak lortu ditu puntu gehien, 324. Hauxe saioko sailkapena:
- Aitor Salegi Martija -------------------------- 324
- Manu Goiogana Bengoetxea ----------- 318,5
- Antton Aizpurua Aldape ------------------ 299,5
- Uxue Alkorta Iturbe ------------------------- 294
- Ander Zulaika Elola ------------------------- 292,5
- Irati Arakistain Mendizabal ------------- 245
Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran ibili da. Epaileak hauexek izan dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
Bihar dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Orion eta Legorretan. Bi saioetako sarrerak agortu dira dagoeneko, beraz, ez dugu txarteldegirik irekiko.