Jon Gurrutxagak irabazi du Alegian eta Maider Arregik Usurbilen
Gaur bukatu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen asteburua, Alegiako eta Usurbilgo saioekin. Bi saioak arratsaldeko 17:00etan jokatu dira, jendez gainezka; sarrera guztiak agortuta zeuden bi aretoetan.
A multzoko saioa, Alegiako Zinema aretoan, Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi du, 341 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Jon Gurrutxaga Urbieta ------------------- 341
- Endika Igarzabal Murua ------------------- 325,5
- Eli Pagola Apezetxea ----------------------- 313
- Ane Beloki Lopez ----------------------------- 306,5
- Oier Etxeberria Zubimendi --------------- 305,5
- Iker Ormazabal Ojeda ---------------------- 281,5
Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran aritu da. Epaitzen, ostera: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
B multzoko saioa, Usurbilgo Sutegi aretoan, Maider Arregi Markuletak irabazi du, 345 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Maider Arregi Markuleta ----------------- 345
- Aitor Tatiegi Loidi ---------------------------- 335,5
- June Aiestaran Iparragirre --------------- 317
- Uxue Alkorta Iturbe -------------------------- 317
- Oier Aizpurua Olaizola --------------------- 310
- Odei Lopez Larrauri -------------------------- 298,5
Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izan da. Epaileak Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Eta idazkaria Oier Iurramendi Etxeberria.
Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo saioak datorren asteburuan jokatuko dira, larunbat eta igandean. Saioak atalean duzue informazio guztia. Eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.