Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ikusmin handia Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren asteburuan ere

2019/05/13
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu dira joan den asteburuan: Mutrikun, Berastegin, Altzon eta Lezon. Saio guztietara bertsozale ugari gerturatu da.

 Larunbatean, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean jokatu zen A multzoko saioa. Unai Belaustegi Bedialaunetak egin zituen aurkezle lanak eta honela gelditu zen sailkapena:

  1. Eneko Araiztegi Agirre 319
  2. Unai Izagirre Etxeberria 316
  3. Gorka Maiz Alustiza 310
  4. Ane Labaka Mayoz 309
  5. Julen Zulaika Alkorta 302
  6. Eneko Beretxinaga Laskurain 287,5

 

Berastegiko Udaletxean, berriz, B multzoko saioan Aitor Alkorta Azkueren esanetara jardun ziren bertsolariak eta honako puntuazioa eskuratu zuten:

  1. Haritz Mujika Lasa 344
  2. Mikel Tapia Aierbe 328
  3. Aratz Igartzabal Bidegain 315
  4. Lierni Rekondo Villaron 283,5
  5. Danel Olano Eizaguirre 269,5
  6. Libe Goenaga Arrieta 267

 

Igandean, beste bi saio jokatu ziren. Altzoko Batzarremuño Kulturgunean, Imanol Artola Artetxeren gidatuta aritu ziren. Honela gelditu zen sailkapena:

  1. Iñigo Gorostazu Etxebeste 316,5
  2. Iban Urdangarin Lardizabal 312,5
  3. Beñat Torres Lete 300,5
  4. Martin Berrizbeitia Zugazagasti 286,5
  5. Manex Astigarraga Bergara 284
  6. Zigor Iriondo Yarza 271,5

 

Igandean bertan, Lezoko Gezala Auditoriumean, Ane Ezenarro aritu zen aurkezle lanetan. Hona sailkapena:

  1. Iñigo Izagirre Urteaga 333,5
  2. Unai Mendizabal Jauregi 314
  3. Maialen Akizu Bidegain 308
  4. Jon Gurrutxaga Urbieta 302,5
  5. Antton Aizpurua Aldape 297
  6. Asier Ibarguren Amundarain 268