Eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko azken saioak: Busturian eta Zallan
Eguenean, hilaren 25ean, amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen faseak lau hitzordu bikoitz izan ditu, maiatzeko eguenetan bina saio izan dira aldi berean. Eguen honetan ere horrela izango da; Busturiko Kultur Etxean eta Zallako El Longar Jauregiko Kaperan. Bi saio horien ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.
Hemen, egueneko saioei buruzko informazioa:
Maiatzaren 25ean, Busturian, kultur etxean, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Asier Alcedo Cano
• Eneko Aldana Carrasco
• Irune Basagoiti Agirre
• Izaro Bilbao Arostegi
• Janire Arrizabalaga Munduate
• Nagore Beitia Telletxea
Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.
Maiatzaren 25ean, Zallan, El Longar Jauregiko Kaperan, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Ander Aldazabal Olabarri
• Bittor Altube Sarrionaindia
• Enare Muniategi Etxabe
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia
• Iruri Altzerreka Martinez
• Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.