Diman eta Muxikan jokatuko dira maiatzaren 11ko saioak
Udabarrian Bertsotanek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, bigarren hitzordua du eguenean, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan; Dimako saioa herriko eskolan izango da, eta Muxikakoa Ariatza auzoko eskoletan. Lehengo astean hasi zen sailkapen fasea, Urdulizen eta Durangon jokatutako saioekin; Aissa Intxausti izan zen garaile lehenengoan, eta Unai Mendiburu bigarrenean.
Eguenean, bertsolari hauek kantatuko dute Diman:
- Aitor Arrutia Azkueta
- Ander Sarriugarte Garcia
- Iker Garitagoitia Astigarraga
- Iñaki Iturriotz Zuluaga
- Koldo Gezuraga Seijido
- Peio Lago Iturriaga
Dimako saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.
Muxikan, ostera, bertsolari hauek arituko dira:
- Ana Picallo Perez
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Inazio Vidal Gurrutxaga
- Maite Sarasola Isazelaia
- Naroa Torralba Rodriguez
- Peru Vidal Gurrutxaga
Gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga egongo da. Epaimahaikideak hauexek izango dira: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.
Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.