Asier Galarza eta Mikel Goiriena izan dira nagusi Aulestin eta Sopelan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste bi saio izan ditu gaur; Aulestin bata eta Sopelan bestea. Biak hasi dira 18:30ean.
A multzoko saioa Aulestin jokatu da, herriko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 179 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:
- Asier Galarza Garai …….................... 179
- Lurdes Ondaro Mallea …................. 174
- Garazi Navarro Ugarteburu …......... 172.5
- Julen Ibarguengoitia Ordorika ....… 163
- Ion Barrocal Besga …...................... 142.5
- Bittor Salterain Etxebarria ...........… 134.5
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.
B multzoko saioa, Sopelan jokatu da, Kurtzion. Saioan nagusi Mikel Goiriena Larrazabal izan da, 193,5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:
- Mikel Goiriena Larrazabal ……........…. 193.5
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria …….. 178.5
- Iker Uriarte Urrutia ….......................… 173.5
- Mikel Retolaza Etxebarria ….............. 170.5
- Ander Elorriaga Aresti ….................... 150.5
- Ander Ezeiza Arana …......................… 132
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Garazi Mendoza Agirre. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.
Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusteko: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2020-udabarriko-fasea/sailkapena/saioak
Udabarria Bertsotan faseko azkenengo bi saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 25ean, Busturian eta Zallan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.