Ariketak
Ariketen proposamena (kanporaketak):
• Hasierako agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarraren agurra (gehienez 3 minutu).
• 8H ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
• 4 oinak (bertso 1) eta azken aurrekoa emanda (bertso 1); Talde bakoitzetik bat
• 8t ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
• Bakarka (2 bertso); Gehienez, 10H. Talde bakoitzetik bat. 3 poltsa, bakoitzetik paper bat atera. Poltsa baten pertsonaia, beste baten espazio bat eta hirugarrenean objektua.
• Potokumeak. Taldeko 3ren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala, beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, 8 oin (bertso 1). Gaia, objetua, hitza edo kanta emanda.
• Puntuka. Talde bakoitzetik bat. Pertsonaiak asmatzen. 8t. Asmatu arte.
• Puntuka: Saio bakoitzean talde batek librean puntuka (hasierako agurra kantatu ez duen taldea) 8t. 6 bertso osatu arte (bakoitza birritan hasita)