Zapatuan izango dira hurrengo bi saiok; Leioan eta Urdulizen
Zapatu iluntzean, beraz, beste kanporaketa bi izango ditugu, biak Uribe Kostan.
Leioako kanporaketan Leioatik Leiora etxeko taldea eta Busturialdeko Troiako zaldia batuko dira. Hiru saio egingo dituzte: 19:00etan izango da lehenengoa Sustraian, 20:30ean bigarrena Udondon eta 22:00etan azkena Kurkudin.
Urdulizko saioa, berriz, 19:30an hasiko da Txiberrin, eta bertan lanak amaitu ostean, Bastenarako bidea hartuko dute taldeek. Kanporaketa honetan parte hartuko duten taldeak eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldeak izango dira.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara.
Gogoratu, bestalde, gaur (apirilak 17) iluntzean ere Taldekakoaren saioa izango dugula Algortan.