Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iurretan jokatu da, barikuan, Taldekakoaren azken kanporaketa

2024/04/30
Iurretako Goiuria auzoan izango da 2024ko Taldekakoaren azken kanporaketa "Urruxurrak" eta "Zapatilapeko txikliek" taldeen artean, iluntzeko 20:00etatik aurrera

Maiatzaren 3an, barikuan, izango da hurrengo, eta edizio honetako azkenengo, kanporaketa. Kanporaketa Iurretako Goiuria auzoan jokatuko da, bertako jaiak direla aprobetxatuta. Lehenengo saioa 20:00etan hasiko da. 

Kanporaketan Busturialdeko Zapatilapeko txikliek taldeak eta Durangaldeko Urruxarrak taldeek hartuko dute parte. Kanporaketa honetako irabazlea ere, maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatuko da.