Giro ederrean jokatu da lehengo kanporaketa; LauBuru taldeak lortu du finalaurrekoetara sailkatzea
Mahai bueltan hasi da aurtengo Taldekakoa. Barikuan, Gernikako Harizpe txokoan egin zuten hitzordua Durangaldeko Laukijjek eta Gernikako LauBuru taldeetako kideek. Epaileen eta publikoaren iritzia entzun ostean, etxeko taldeak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.
Bertaratutako zaleekin batera mokadutxoa egin ostean, egin zuten saioa. Saio bakarra egin bazuten ere, Taldekakoan ohikoak dena baino saio luzeagoa egin zuten, eta gustora geratu ziren egindako beharrarekin. Denetariko gaiak izan zituzten hizpide: osakidetzaren egoera, Korrika, udalaren egoera…
Bertsolariek egindako lanaz gain, aipatzekoa da gai-jartzaileek eta epaileek egindako lana ere, eta zelan ez, saioa eta mokadutxoa prestatzeko ardura hartu zutenen lana.
Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 12an izango dira, bata Bilbon eta betea, Zallan. Gonbidatuta zaudete.
*Argazkiak: Gontzal Mendibe