Bizkaiko Taldekakoa
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei bestelako aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.
Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa (izenak berak dioen moduan). Talde bakoitzean, gutxienez, 6 lagun egon behar dira.
Artengoa hirugarren edizioa da, eta guztira 23 taldek parte hartuko dute, hau da, ia 200 parte hartzaile. Egiturari dagokionez, kanporaketa bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, eta kanporaketa bakoitzak 3 saio izango ditu. Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea sailkatuko da finalera. Finalean 9 talde arituko dira (8 irabazleak, eta 9.ena zozketaz). Finala maiatzaren 28an izango da, Larrabetzun.Finalaren egunean 3 taldeko 3 finalaurreko jokatuko dira lehenengo, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea sailkatuko da finalera.