Kantakunek taldeak irabazi zuen saio barikuan; erabakita geratu dira finalaurrekoak
Barikuan jokatu zen Taldekakoaren III. edizio honetako azken kanporaketa Arrigorriagan, Kantakunek, Potojorri eta Taketalez taldeen artean. Giro bikainean egin zituzten saioak eta afaria. Azkenean, hiru saioak jokatu ostean, Busturialdeko taldeak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.
Zortzigarren kanporaketa hau azkena izan da, eta erabaki geratu dira maiatzaren 28an jokatuko diren finalaurrekoak:
Egun osoko jaia izango da maiatzaren 28koa Larrabetzun. Goizean eskolarteko finalak, eguerdian bazkaria, arratsaldean taldekakoaren kanporaketak, eta amaitzeko, gauean, taldekakoaren finala. Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian lortu daitezke 13€-ren truke. Aukera begetarianoa gura izanez gero, edota alergiaren bat izenez gero, bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzi.