Beethovenen belarriak, Ez dakit ba!, Akerbeltzen antxumak, Santutxuko bertso eskola eta Koipelustriek taldeak sailkatu dira finalaurrekoetara
2022/05/02
Bost kanporaketa jokatu dira asteburuan eta maiatzaren 28ko finalaurrekoak erabakita daude, ia.
Mungian, Iurretan, Makina-Xemeinen, Algortan eta Bermeon jokatu dira asteburu honetan Taldekakoaren saioak. Kanporaketa bakarra geratzen da faseari amaiera emateko, eta maiatzaren 28ko finalaurrekoak zelan geratzen diren ezagutzeko.
- Mungian, Take it easy!, Laukijjek eta Santutxuko Bertso Eskola taldeek jokatu zuten kanporaketa, eta Santutxuarrek lortu zuten finalaurrekoeta sailkatzea.
- Markina-Xemeinen, Akerbeltzen antxumak eta Gerri maltxurrak taldeek jokatutako kanporaketan etxeko taldeak, Akerbeltzen antxumak, irabazi zuen.
- Getxon, Estropozu, Tosu bizirik eta Koipelistriek taldeek jokatutako kanporaketan, aldiz, Abadiñoko Koipelustriek taldeak lortu zuen sailkatzea.
- Iurretan, Kristiñanak, Ez dakit ba! eta Poto Baptist School taldeen artekoan, Busturialdeko Ez dakit ba! taldearentzat izan zen sailkapena.
- Bermeon, Beethovenen belarriak, Topera eta Azkena eta etxera taldeen arteko saioa izan zen zapatuan eta Beethovenen belarriak taldeak eskuratu zuen sailkapena.
Hurrengo, eta azken kanporaketa, maiatzaren 13an izango da Arrigorriagan.