Barikuan, maiatzaren 13an, izango da Taldekakoaren azken kanporaketa Arrigorriagan
2022/05/09
Edizio honetako azken kanporaketa barikuan jokatu da Kantakuneak, Potojorri eta Taketalez taldeen artean, eta erabakita geratuko dira finalaurrekoak.
Kanporaketa bakarra geratzen da, taldekakoaren edizio honetan. Barikuan, 18:00etatik aurrera Kantakuneak, Potojorri eta Taketalez taldeak batuko dira Arrigorriagako kaleetan.
Saioak:
- 18:00etan Arguia txokoan izango da lehenengo saioa
- 19:30ean Elizondo tabernaren aurrean izango da bigarren saioa.
- 21:00eta afaria
- 22:00etan Arguia txokoan izango da hirugarren, eta azken saioa.
Kanporaketako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta erabakita geratuko dira, maiatzaren 28an, Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoak.
Larrabetzukoa egun osoko jaia izango da. Eskolarteko finalak (idatzizkoa eta bat-batekoa) goizean, bazkaria eguerdian, arratsaldean Taldekakoaren 3 finalaurrekoak eta gauen finala Hori Bai gaztetxean. Bazkarirako tiketak bertsosarrerak.eus-en eskuratu daitezke.