Bizkaiko Taldekakoa
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei beste aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.
Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa (izenak berak dioen moduan). Talde bakoitzean, gutxienez, 6 lagun egon behar dira.
Uartengoa bigarren edizioa da, eta guztira 21 taldek parte hartuko dute, hau da, 200 parte hartzaile inguruk. Egiturari dagokionez, kanporaketa bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, eta kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea sailkatuko da hurrengo fasera. Txapelektak fase bi eta finala izango ditu. Lehenengo fasean 7 kanporaketa jokatuko dira, eta bigarren fasean 3. Finala maiatzaren 25ean izango da.