Zahar-alive eta Koipelustre's taldeek hurrengo faserako txartela lortu dute
2019/03/18
Asteburuan saio bi kokatu dira, barikuan Errigoitin, eta domekan Gernika-Lumon. Lehenengo saioko irabazlea Busturialdeko Zahar-alive izan da, eta bigarren saiokoa Abadiñoko Koipelustre´s taldea.
Barikuan Errigotin eta domekan Gernika-Lumon Taldekakoaren saioak jokatu dira. Errigoitin Arrigorriagako Estropozu, Lekeitioko Poto eta Busturialdeko Zahar-alive batu ziren, azken honek lortu zuen hurrengo fasera sailkatzea.
Domekan, Gernika-Lumon, Busturialdeko talde bi, Itsosupetekuek eta Punta Batekoak eta Abadiñoko Koipelustre´s batu ziren. Azken honek ere bigarren faserako txartela lortu zuen.
Argazkia: Busturialdeko Hitza
Hurrengo asteburuan lehenengo faseko azkenengo saio biak jokatuko dira:
- Barikuan, martxoak 22, Markina-Xemeinen: Itallen, Akerbeltzen antxumak eta Dolu gabe
- Zapatuan, martxoak 23an, Igorren: Otsoa & Co., Aramotzetik Itxinera eta Miotako bidelapurrak