Tronperrieta taldeak finalerako txartela lortu du
2019/05/06
Mungiako "Taket" eta Durango/Iurreko "Tronperrieta" taldeen arteko saioko irabazlea Durangaldeko taldea izan da, eta finalerako txartela lortu du.
Bariku iluntzean Mungiako Errota gaztetxean jokatu zen aurtengo Taldekakoaren bigarren finalaurrekoa Taket eta Tronperrieta taldeen artean.
Saio giro ederrean ospatu zen, eta Durangaldeko taldeak batu zituen puntu gehien, eta beraz, maiatzaren 25eko finalerako txartela lortu zuen.
Hirugarren, eta azken, finalaurrekoa Errigoitin izango da barikuan, maiatzaren 10ean.