Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Saio bi egingo dira asteburuan: barikuan Errigoitin eta domekan Gernika-Lumon

2019/03/12
Asteburuan Taldekako kanporaketa bi ikusteko aukera izango da, bariku iluntzean Errigoitin eta domeka eguerdian Gernika-Lumon.

 

Zita bikoitza asteburuan, batetik barikuan saioa egingo da Errigotin Lekeitioko Poto, Busturialdeko Zahar Alive eta Arrigorriagako Estropozu taldeen artean, eta bestetik, domekan, saioa Gernika-Lumon egingo da Busturialdekoa Itsosupetekuek eta Punta Batekoak eta Abadiñoko Koipelustre´s taldeen artean.

 

ERRIGOITI

Barikuan taldekakoaren laugarren kanporaketa jokatuko da Errigoitin. Kanporaketa honetako saioak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira, Uria tabernan, Eleizalde jatetxean eta Ikuilu Elkartean.

Bertsolariek Errigoitiko kale eta tabernak girotuko dituzte trikitilariek lagunduta. Hiru saioen ostean afaria* egingo da. 

 

GERNIKA-LUMO

Taldekakoaren lehenengo fase honetako bostgarren kanporaketa Gernika-Lumon izango da domeka eguerdian. Lehenengo saioa 13:30ean izango da Ospa tabernan. Ostean, bazkaria* egingo da Harizpe txokoan, eta beste saio biak, bazkal ostean egingo dira. 

 

Hurrengo saioak, martxoaren 22an Makina-Xemeinen eta martxoaren 23an Igorren izango dira.

 

* Errigoitiko afarian edo Gernika-Lumoko bazkarian parte hartzeko, talde kideekin harremanetan ipini.