Miotako bidelapurrak taldeak irabazi du azkenengo finalaurrekoa
2019/05/11
Bart Errigoitin jokatutako saion erabakita geratu da maiatzaren 25eko finala; "Miotako bidelapurrak", "Tronperrieta" eta "Koipelustre´s" taldeak sailkatu dira
Atzo iluntzean Erriogoitin Miotako bidelapurrak, Zahar-alive eta Akerbeltzen antxumak taldeen arteko saioa jokatu zen. Talde bakoitzak saio bi egin zituen, eta guztira hiru saio jokatu zituzten giro ezin hobean. Azkenena Miotako bidelapurrak taldeak eskuratu zituen puntu gehien, eta beraz, finalerako txartela lortu zuen.
FINALA
Finala maiatzaren 25ean izango da Abadiñoko probalekuan, 17:00etan, Miotako bidelapurrak, Tronperrieta eta Koipelustre´s taldeen artean. Egun eta leku berean izango dira eskolarteko finalak ere, egun osoko jaia izango da, beraz. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian 10€-ren truke.