Abadiñoko Koipelustre's taldea finalera sailkatu da
2019/05/02
Martitzen iluntzean "Far Westeko Bertsolariak" eta "Kopielustre´s" taldeek jokatutako finalaurrekoan Durangaldeko taldeak lortu zuen aurrera egitea.
Martitzen iluntzean, Abadiñoko gaztetxean, jokatu zen aurtengo Taldekakoko lehenengo finalaurrekoa Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko Bertsolariak taldea eta Abadiñoko Koipelustre's taldeen artean.
Giro ederrean jokatu zen saioa Abadiñoko gaztetxean, eta alde estuarekin bada ere, etxeko taldeak finalerako txartela lortu zuen.
Finala maiatzaren 25ean izango da Abadiñon bertan. Finala erabakitzeko, beste bi finalaurreko geratzen dira:
- Maiatzaren 3an Mungiako Errota gaztetxean, 20:00etan: Tronperrieta (Durango eta Iurreta) eta Taket (Mungia)
- Maiatzaren 10ean Errigoitin: Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein), Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea)