Taldekakoaren lehenengo saioa Algortan jokatuko da domekan
2019/02/21
Bigarran edizioari hasiera emateko Anubix, Tosu Bizirik eta Tronperrieta taldeak batuko dira Algortan, domeka honetan.
Domekan Algortan jokatuko den kanporaketak emango dio Taldekakoaren bigarren edizioari hasiera. Uribe Kostako Anubix eta Tosu Bizirik taldeek eta Durango-Iurretako Tronperrieta taldeak hartuko dute parte. Hiru saio labur jokatuko dituzte.
Saioak eta ordutegiak:
- 17:00etan Patxeko tabernan
- 18:00etan Villamonte tabernan
- 19:00etan Saniko tabernan
Hurrengo saioa martxoaren 1ean izango da Leioan.