Asteburuan Leioan jokatuko da Taldekakoaren bigarren kanporaketa
2019/02/28
Bariku iluntzean Leioatik Leioara, Taket eta Basordako Gorringoak taldeek girotuko dituzte Leioako kaleak
Taldekakoaren bigarren saioa barikuan izango da Leioan, Mungialdeko Taket taldearen, Plentziako Basordako Gorringoak taldearen eta herriko taldea den Leioatik Leioara taldearen artean.
Kanporaketa bariku iluntzean izango da eta hiru saio izango ditu:
- 19:00etan Kurkudi herriko tabernan
- 20:30ean Alcalde bodegan
- 22:00etan Zeuek tabernan
Saio bakoitzean talde bik hartuko dute parte, eta saioetako bi irabazten dituen taldea sailkatuko da hurrengo fasera.
Hurrengo kanporaketa martxoaren 10ean izango da Portugaleten.