Akerbeltzen Antxumak eta Miotako bidelapurrak ere hurrengo fasera
2019/03/25
Asteburuan jokatutako kanporaketa biekin, amaitu da lehenengo fasea. Markina-Xemeinen jokatu den saiotik Akerbeltzen Antxumak taldeak lortu du hurrengo faserako sailkapena eta Igorreko saiotik Miotako bidelapurrak taldeak.
Asteburuan saio bi izan dira, barikuan Markina-Xemeinen eta zapatuan Igorren.
Markina-Xemeinen Larrabetzuko Itallen, Busturialdeko Dolu Gabe eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak batu ziren, eta giro bikainean jokatu zituzten kanporaketako hiru saioak. Akerbeltzen Antxumak Azken talde honek lortu du hurrengo fasera sailkatzea.
Igorren, aldiz, Santutxuko Otsoa & Co., Arratia eta inguruetako Aramotzetik Itxinera eta Berriz-Elorrioko Miotako bidelapularrak taldeak jokatu zituzten kanporaketako hiru saioa. Saioak ikustera jende asko bildu zuen. Hurrengo fasean Miotako bidelapurrak taldeak kantatuko du.
Bigarren fasera sailkatu diren taldeak:
- Durango-Iurretako Tronperrieta
- Mungiako Taket
- Wnkarteri Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak
- Busturialdeko Zahar-alive
- Abadiñoko Koipelustre´s
- Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak
- Berriz-Elorrioko Miotako bidelapurrak