Ariketak
Talde Antolatzaileak ariketen proposamena garatu du, baina proposamen hutsa da. Hau da, saio bakoitzean parte hartzen duten hiru taldeen esku geratuko da ariketak adostea, hau da, hiru taldeak ados ipintzen badira, beste ariketa batzuk egiteko aukera daukate.
Ariketen proposamena:
- Agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarrak (gehienez 3 minutu). Hau da:
-A-C saioan C-ren agurra
-B-C saioan B-ren agurra
- Zortziko nagusian, ofiziotan (2 bertso); talde bakoitzetik bat
- Lau oinak emanda (bertso 1) eta azkena emanda (bertso 1); talde bakoitzetik bat
- Zortziko txikian, ofiziotan (2 bertso); talde bakoitzetik bat
- Bakarka (2 bertso), gehienez, hamarreko handian (gaia, objektua, berba, kanta emanda); talde bakoitzetik bat
- Potokumeak: taldeko hiruren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala, beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, zortzi oin (bertso 1). Gaia, objektua, berba edo kanta emanda.
- Puntu erantzunak, zortziko txikian, (2 bertso); talde bakoitzetik bat
- Taldeko hiru bertsolariak. Taldean puntuka, gaia emanda (3 bertso); bakoitza behin hasita
- Agur puntuagarria. Gehienez, hamarreko handian; talde bakoitzetik bat