Koipelustre´s da lehenengo finalista
2017/05/20
"Koipelustre´s" taldeak atzo Berrizen "Tire!" eta "Leioara begira" taldeei irabazi, eta ekainaren 3ko finalerako txartela lortu zuen.
Atzo iluntzean jokatu zen Berrizen Bizkaiko Taldekakoaren lehenego finalaurrekoa, eta Abadiñoko Koipelustre´s taldeak lortu zuen finalerako txartela, Berrizko Tire! eta Leioako Leioara begira taldeei irabazita.
Lehenengo saioan Leiotik begira eta Tire! taldeek jokatu zuten Fonda tabernan, bigarrena Koipelustre´s eta Leioatik begira taldeek Guzur tabernan, eta azkena Ganeko Etxe tabernan Tire! eta Koipelustre´s taldeek.
Hiru saiotan zehar batetik bestera jarraitu zituen saioak publikoak, eta zelan ez, publikoa ere izan zen epaile.
Bigarren finalaurrekoa gaur arratsaldean izango da, Bedaroan hasi eta Ispasterren jarraituko du.