Busturialdeko Buruz-buru taldea ere sailkatu da hurrengo fasera
Martxoaren 24an, Arrigorriagan, Busturialdeko talde biren (Buruz-buru eta Urune) eta herriko taldearen (Estropozu) arteko kanporaketa jokatu zen, giro ederrean. Publikoak eta epaileek horrela erabakita, Buruz-buru taldeak irabazi zuen kanporaketa, eta beraz, hurrengo fasera sailkatu da.
Hiru taldeek arratsaldeko 16:30ean egin zuten zita Arrigorriagako Argala plazan, eta lehenengo saioa bertan izan zen, Urune eta Estropozu taldeen artean. Horren ostean, bigarren saioa Urune eta Buruz-buru taldeen artekoa izan zen, Herriko tabernan. Hirugarren, eta azken, saio Estropozu eta Buruz-buru taldeen arteko Arguia txokoan.
Arratsalde osoan zehar giro itzelean jardun zuten hiru taldeetako kideek, eta bertsoekin gozatzera hurreratu ziren guztiak. Taldekakoa amaituta, gainera, herrian bertan antolatutako Bertso Korrika saiora hurreratu ziren taldekide gehienak.