Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Akerbeltzen antxumak, Santutxuko Bertso Eskola eta El Consorcio taldeak finalaurrekoetara sailkatu dira

2017/03/20
Hiru kanporaketa jokatu dira asteburuan Markina-Xemein, Santutxun eta Muxikan; beraz, beste hiru talde sailkatu dira finalaurrekoetara

Asteburuan jokatutako hiru kanporaketetatik Akerbeltzen antxumak, Santutxuko Bertso Eskola eta El Consorcio taldeak  sailkatu dira finalaurrekoetara.2017-03-17 Taldekakoa. Markina

Zapatuan, Markina-Xemeinen Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Leioatik begira (Leioa) eta Otsoko (Busturialdea) taldeen arteko kanporaketa izan zen, eta herriko taldeak lortu zuen finalaurrekorako txartela. Buztarri tabernan jokatu zuten Otsoko eta Leioatik begira taldeek, ilutzean. Ostean, Akerbeltz gaztetxean elkartu ziren parte hartzaileak eta zaleak afariaren bueltan. Afalostean jokatu ziren beste bi saioak. Lehenengoa Akerbeltzen antxumak taldeak eta Otsokok jokatu zuten; bigarrena, Leioatik begirak eta Akerbeltzen antxumak-ek. Azkenean, esandako moduan, Akerbetzen antxumak taldeak batu zituen botu gehien.

2017-03-17 Taldekakoa. Markina

Zapatuan bertan, Santutxuko Karmelan, Bratva (Durango), Ulutiko Intxahulak (ALBE) eta Santutxuko Bertso Eskolaren arteko kanporaketa jokatu zen. Kasu honetan ere herriko taldeak lortu zuen hurrengo faserako txartela.

2017-03-17 Taldekakoa. Santutxu

Domeka eguerdian Muxikako Ariatzan zuten zita TAKE iT easy! (Mungia), Potojorri (Bilbo) eta El Consorcio (Busturialdea) taldeek. Kasu honetan ere etxeko taldeak lortu zuen sailkapena. Mahai bueltan eta giro ederrean egin ziren hiru saioak domekan ere. 

2017-03-18 Taldekakoa. Muxika