Bittor Altube
Hasierako agurra
|
|
Arkaitz Zipitria,
Bittor Altube
8ko nagusia
Arkaitz eta Bittor 4 urteko ume baten gurasoak zarie. Arkaitz, ingelesa txiki-txikitatik ikastea garrantzitsua dala uste dozu eta umeentzako akademia baten apuntau gurako zeunke umea. Bittorrek ez dau bape argi ikusten.
|
|
Bittor Altube,
Iker Garitagoitia
8ko txikia
Bittor eta Iker bikotea zarie. Bittor, goizaldeko 4etan txizagurearekin itzartu zarenean konturatu zara gaur be Iker sofan dagoela lo. Itzartu egin dozu.
|
|
Bittor Altube
Puntuari erantzunak
1- Lortzen zaila ete da zoriontasuna? 2- Danari ezin jako irribarre egin
|
|
Bittor Altube,
Ibai Amillategi
10eko txikia
Bittor eta Ibai kuadrilla bereko lagunak zarie. Zuen lagun baten mezua jaso barri dozue kuadrillako taldean. Holan dino: “Atzo etxera bidean eraso homofoboa jaso neban. Mehatxuak eta irainak. Ez naz eroso sentitzen eta gaur ez dot parrandan urtengo”.
|
|
Bittor Altube
Ganbarako lana
Gaur be etsita jesarri zara sofan. Halanda be hauxe esan deutsazu zeure buruari: ”Bihar bai, bihar lortuko dot”.
|
|
Bittor Altube
Bukaerako agurra
|
|
Bittor Altube
Hasierako agurra
|
|
Bittor Altube,
Unai Mendiburu
8ko nagusia
Bittor eta Unai 10 urteko ume banaren gurasoak zarie. Bittor, Unai kezkatuta etorri jatzu bere umeak Olentzerori mobila eskatu deutsolako.
|
|
Jone Uria,
Bittor Altube
8ko txikia
Jone, autoeskolako irakaslea zara eta Bittor ikaslea. Jone, lehenengo klase teorikoan Bittorek kotxea autoeskola kanpoan aparkau dau eta ikasgelara sartu da.
|
|
Aitor Bizkarra,
Bittor Altube
10eko txikia
Aitor gurasoa zara eta Bittor semea. Aitor, Ezkerraldeko industrian urte luzez lan egindakoa zara. Bittorrek esan dotsu hilabete luzez lan bila ibili ostean, lana eskaini deutsiela supermerkatu erraldoi batean, baina hango lan baldintzak ez direla onak.
|
|
Bittor Altube
Puntuari erantzunak
1- Zeri kantau deutsazu bertsorik onena? 2- Kanturako gogoa ez da egunero
|
|
Bittor Altube
Ganbarako lana
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla.
|
|
Bittor Altube
Bukaerako agurra
|
|