Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabat Galletebeitia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista

2023/11/11
Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, eta bertan irabaztearekin bat, lekeitiarra finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

Berrizko Olakueta frontoian egin dute lehen geldialdia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final aurrekoek. Bertsozalez gainezka egon da frontoia, 550 bertsozale inguru gerturatu dira bertara. Bertan, sei bertsolari hauek aritu dira:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Lan puntuagarriak amaitu ostean, Xabat Galletebeitia Abaroak bildu ditu puntu gehien, 616,5. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu du. Honela geratu dira puntuazioak:

Xabat Galletebeitia Abaroa-------------- 616,5

Gorka Pagonabarraga Agorria ----------604

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola ------- 585,5

Eneko Abasolo Txabarri Abarkas------ 550,5

Koldo Gezuraga Seijido --------------------549,5

Iruri Altzerreka Martinez ------------------548,5

 

Itxaro Juaristi Olaetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

                Twitter Facebook Instagram