Santurtzin jokatuko da bigarren finalaurrekoa, zapatuan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpan da dagoeneko: zapatuan, azaroaren 18an, bigarren eta azken aurreko finalaurrekoa jokatuko da. Santurtziko Serantes kultur aretoan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan.
Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Bittor Altube Sarrionandia
- Jone Uria Albizuri
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Txaber Altube Sarrionandia
- Unai Mendiburu Valor
Gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Serantes kultur aretoko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.