Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2023/12/16
Bertsozalez lepo egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu du buruz burukoan.

Bilbo Arenan giroa bero egon da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. 4.400 bertsozaletik gora batu dira bertan, zortzi bertsolarien lanari adi.

Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela Begoña Iturriza Zabalaren eskutik.

Horrela geratu da sailkapena.

  1. Nerea Ibarzabal Salegi...................... 1.036,5
  2. Jone Uria Albizuri............................... 1.029,5
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa ................616,5
  4. Gorka Pagonabarraga Agorria........... 609
  5. Onintza Enbeita Maguregi...................607
  6. Oihana Bartra Arenas..........................606,5
  7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........556,5
  8. Aissa Intxausti Aburruza.....................550

Gai-emaile beharretan  Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga ibili dira. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien AspiazuAnder Txakartegi BasterretxeaJoseba Santxo UriarteJurgi Fuentes GoikoetxeaLeire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram