Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa
Gaur hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan.
Gaurko saioko sei protagonistak hauek izan dira
- Araitz Katarain Mugarza
- Izaro Bilbao Arostegi
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Txaber Altube Sarrionandia
Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan da garaile, 476.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Mikel Goiriena Larrazabal----------- 476.5
- Txaber Altube Sarrionandia------- 461.5
- Araitz Katarain Mugarza------------ 446
- Peru Vidal Gurrutxaga---------------- 439
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria- 427.5
- Izaro Bilbao Arostegi------------------ 383
Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.