Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lekeition jokatuko da azken kanporaketa, eguaztenean

2023/10/30
Azaroaren 1ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa izango da; arratsaldeko 17:00etan. Han jakingo dugu finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bere azken kanporaketa izango du eguaztenean, azaroaren 1ean. Lekeitioko Ikusgarri zineman jokatuko da, eta orduan jakingo dugu finalaurrekoetara zein bertsolari sailkatuko diren. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Bertsolari hauek arituko dira bertan:

Gai-jartzailea Beñat Vidal Gurrutxaga izango da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBeñat Romero MaguregiGarazi Mendoza AgirreGraxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Domekako saioan jakingo dugu zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak. Momentuz finalaurrekoetan dauden bertsolariak ikusteko, webgune honetako saioak atala kontsulta dezakezue.

                Twitter Facebook Instagram