Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iruri Altzerrekak irabazi du Arrigorriagako kanporaketa

2023/10/15
Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da irabazlea.

Arrigorriagako Lonbo aretoa bertsozalez lepo egon da. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Iker Uriarte Urrutia
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Josune Aramendi Perez
  • Lurdes Ondaro Mallea

 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena: 475 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Iruri Altzerreka Martinez ------------- 475
  • Josune Aramendi Perez--------------- 470
  • Lurdes Ondaro Mallea ----------------- 453
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia----- 441
  • Inazio Vidal Gurrutxaga -------------- 436,5
  • Iker Uriarte Urrutia ---------------------- 431

 

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

                Twitter Facebook Instagram