Igorren jokatuko da bosgarren kanporaketa, domekan
Kanporaketa fasea bukatzetik gertu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, domekan izango baitu azkenaurreko kanporaketa. Igorreko Lasarte aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan. Sei bertsolari hauek arituko dira bertan:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Asier Galarza Garai
- Eneko Aldana Carrasco
- Janire Arrizabalaga Munduate
- Jone Larrinaga Dañobeitia
- Oihana Bartra Arenas
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Lemoakora (azaroak 25). Gainontzekoek horretarako aukera izango dute puntuazioaren arabera.
Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lasarte aretoan.