Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko kanporaketa
Bertsozalez gainezka egon da Gernika-Lumoko Lizeo antzokia. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Bittor Altube Sarrionandia
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Iker Garitagoitia Astigarraga
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Mikel Retolaza Etxebarria
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da puntu gehien batu dituena: 479 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Ibai Amillategi Omaetxebarria------- 479
- Bittor Altube Sarrionandia------------- 472.5
- Mikel Retolaza Etxebarria------------- 455
- Arkaitz Zipitria Mendizabal---------- 443.5
- Julen Ibarguengoitia Ordorika----- 438.5
- Iker Garitagoitia Astigarraga------- 434
Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.