Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gernika-Lumon jokatuko da bigarren kanporaketa

2023/10/03
Domekan, urriaren 8an, izango da saioa: Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Mungiako saioaren ostean, Gernika-Lumon egingo du bigarren geldialdia Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Urriaren 8an, Lizeo antzokian jokatuko da saioa. Bertsolari hauek izango dira bertan:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Lemoakora (azaroaren 25ean). Besteek, puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Gai-jartzaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea izango da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBeñat Romero MaguregiGarazi Mendoza AgirreGraxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lizeo antzokian.

                Twitter Facebook Instagram